Kultur agenda

URRETXUKO NATURA ETA KULTURA-ONDAREA

Hasi 15.10.2022 11:00 bukatu 15.10.2022 18:00
Posted by Super User
Ikustaldiak: 1055
Bisita komentatuta
Urriak 15 eta Urriak 22

Naturaren gida batek eskainitako bisita gidatu honen bidez, Santa Barbara inguruko pagadi, pinudi eta hostozabalen baso mistoetan dagoen bizitza ezagutu ahal izango dugu. Ibilbidean zehar, hainbat interesgune zeharkatuko dira, eta horietan mendiaren erabilera oso intentsiboa zen iraganeko aztamak ikusiko ditugu. Pago motzek, hozkailuek, gurdibideek eta beste hainbat elementuk iraganeko oihartzunak ezagutarazteko aukera mango digun ondare kulturala osatzen dute, ibilbide osoan Urola bailararen eta Goierri eskualdearen ikuspegi ezin hobeaz gozatuz.

943 03 80 88
kulturetxe.ur@urretxu.eus
Doan. Kopuru mugatuak. Aldez aurreko izen-ematea
Helduak eta haurrak
CUM ' Hiri eta komunitate jasangarriak. Lehorreko ekosistemaren bizita

Antolatzailea: Urretxuko Udala

Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30-20:00 asteazkena, osteguna eta igandea
16:30-20:30 ostirala eta larunbata
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala