Urretxuko etxeetako hondakin birziklagarriak jasotzeko edukiontzi espezifikoak daude (materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, etxeko olioa, pilak eta arropa). Birziklagarriak ez diren hondakinak (errefusa) jasotzeko aldiz edukiontzi grisa erabiltzen da eta edukiontzi hori astean bitan irekitzen da.
Saltoki eta industria guneetan hiri hondakinekiko paregarriak diren hondakinen banakako gaikako bilketa egiten da.
2017ko bataz besteko birziklapen tasa %75ekoa izan da eta zuen laguntzarekin emaitza hori hobetu nahi dugu! Horretarako ikus ezazu nola kudeatu behar den hondakin bakoitza atal honetan.