Kultura-Gazteria

Featured

Ospatu zen San Martin eguna giro ezin hobean

San Martin eguna giro ezin hobean ospatu genuen! Herri kirolak, baserritarren topaketa, jolasak eta buzkantza dastaketa San Martin auzokideen eskutik, musika …

Featured

San Martin eguna 2021

Iazko etenaldiaren ondoren, aurten bai, San Martin eguna bueltan da, eta indarberrituta dator gainera. Izan ere, ohituraz abenduan ospatzen zen baserritarren feria, aurten azaroak 11n ospatuko da, bai feria eta bai San Martin eguna indartzeko asmoz. Ez hori bakarrik, auzotarrez eta baserritarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure ohiturak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.

Featured

ASPACEko kideak Urretxuko liburutegian

Urriaren 26an ASPACEKO kideak Urretxuko liburutegian egon ziren, 50. urtemugako ekintza egitarauaren barruan.

Featured

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea 2021

Iazko etenaldiaren ondoren, Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere, azaroaren 2tik 7ra bitartean izango diren ekintzez betea.

Featured

XXXV. Udazkeneko Musika zikloa

35 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak. Zikloaren jarraitzaileak ere asko dira eta irrikaz hartzen dute saio bakoitza.

Featured

"Bilbo vs New York" Mendoren erakusketa Urretxun

Urriaren 15etik 31ra ikusgai izango dugu Juan de Lizarazu aretoan ohiko ordutegian. Mendo aski ezaguna dugu Urretxun irakasle modura eta oraingoan bere lana ezagutzeko plazerra izango dugu gure esku.

Featured

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Udalak bat egin du Ondarearen VI. Europako Jardunaldiekin lau jarduera inklusibo antolatuz. Oztopoak kentzeko eta ondarea herritar guztiei hurbiltzeko asmoz, Urretxuko Udalak lau jarduera antolatu ditu urrian, Europako Ondarearen hilabetean, dibertsitate funtzionala duten kolektiboak barne hartzeko: bi bisita gidatu, Escape Room bat eta familian jolasteko arratsalde bat.

Featured

Urriaren 2an Burdinaren mendira txangoa

33. Urrelur astearen barruan urriaren 2an txango mineralogikoa egingo dugu Burniaren mendira eta Zeraingo interpretazio gunera.

Featured

Iparragirreren erakusketa

IraiIaren 17an “IPARRAGIRRE 1820 – 1881” erakusketa inauguratuko da Juan de Lizarazu aretoan, Iparragirreren bizitza eta bere jaiotzaren 200. urteurrenak utzi dizkigun une gogoangarrienak bilduko dituena. Asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da, urriaren 3a arte.

Urretxuko udala