Kultura-Gazteria

Featured

Doako autobus zerbitzua maiatzaren 29an Kursaalera joateko

Maiatzaren 29an, igandea, 19:00etan Kursaalen izango den “Giselle” dantza ikuskizuna ikustera joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Hemen duzue informazio guztia.

Featured

Dirulaguntzak gizarte ekintzari, sustapen soziokulturalari, euskarari eta kirolari

 

 
Apirilaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari, Euskarari, Kirolari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.

Featured

Urretxuko lore eta landare azoka maiatzaren 8an

Lore eta landare azokaren XVI. edizioa izango dugu maiatzaren 8an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.

Featured

Ibane Cerezoren erakusketa Urretxun

Maiatzaren 6tik 22ra bitartean Ibane Cerezoren "Olatua-La ola" erakusketa bisitatu ahal izango dugu, Juan de Lizarazu aretoan, ohiko ordutegian. Ibane bertako artista gaztea da, gaur egun Bartzelonan bizi eta lan egiten duena.

Featured

Aisialdia Pazko astean

Pazko astean, apirilaren 19an hasi eta 22ra arte, gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.

Featured

KURSAAL ESKURA egitasmoa berriro martxan

Apirilaren 4an Kursaalen izango den “La pasión según San Mateo” kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Eta maiatzaren 29an ere “Giselle” dantza ikuskizunerako. Hemen duzue informazio guztia.

Featured

Luisi Bravoren erakusketa Urretxun

Martxoaren 25a eta apirilaren 10a bitartean Luisi Bravoren "Oroitzapenak - Recuerdos" erakusketa ikusteko aukera izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Luisik ibilbide luzea egin du margogintza munduan eta Urretxuko arte eskolako ikaslea da.

Featured

Iparragirre Sariak 2021 baditu irabazleak

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek  NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2021 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.

Featured

Arte ederrak protagonista Urretxun


Atzo arratsaldean bildu ziren Aizpurunea Kultur Etxean Urretxuko arte formazioa osatzen duten bi arloetako ordezkariak: alde batetik, marrazki eta pintura eskola, Aitor Etxeberria buru dela; bestalde, Josu Marotok zuzentzen dituen giza irudiari buruzko tailer ezagunak, Zuriñe Ormaetxea modeloa dutenak, eta azkenik, Acuarelako masterclassak, José Manuel Mendez (Mendo) eta Jorge Lópezekin.

Urretxuko udala