Euskara
Euskara
Sustatzeko Ekintza Plana
Herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko plangintza.
EUSKARA PLANA
16 ESPARRU
Familia, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, eta abar.
41 NEURRI
Gaur egun egiten diren ekintzei jarraipena emango zaie eta Euskalgintza Forotik datozen ekintza edo ideia berriak abian jarriko dira.
60 EKINTZA
Barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa, transmisioa, kirola, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, eta abar.
PROGRAMA
ANTZEZLANA, MUSIKA, IKUSKIZUNA
EUSKARAREN ERABILERA ESKOLAZ KANPO
ERROTULAZIOA, IRUDIA, WEB ORRIA
EUSKARA IKASTEA, NORMALIZATZEA
IDATZIZKO HEDABIDEA SUSTATZEA
GU ERE BERTSOTAN PROGRAMA
AZKEN ALBISTEAK

12
abe.
"ZINTZO MINTZO 30 URTE" 33.000 euroko beka
Zintzo Mintzo elkarteak, Urretxu eta Zumarragako Udalekin batera, "Zintzo Mintzo 30! urte" beka antolatu berri du, euskara elkartearen 30.urteurrena ospatzeko...

27
urr.
“Euskara ulertzen dugun belaunaldioi erabilera erraztu nahi digu Euskaraldiak”.
Atzo, Urretxu Zumarragako Euskaraldiko Herri Batzarrean Kike Amonarriz izan genuen, “Zergatik euskaraldia?” galderaren inguruan hausnartzen.

13
urr.
BERTAKOTZEN proiektua aurkeztu zen atzo
Atzo Arratsaldean BERTAKOTZEN proiektua aurkeztu zuten Urretxuko eta Zumarragako Udalek Zelai Arizti Aretoan, proiektuko protagonistekin batera.
URRETXU ETA ZUMARRAGAKO EUSKARA
Zintzo-Mintzo Elkarteko kideok aspalditxotik genuen buruan Zumarragako eta Urretxuko euskara jasotzeko asmoa. Izan ere, duela urte batzuk toponimia lanarekin oso esperientzia ona izan genuen eta, hori horrela, berriz ere beste beka deialdi bat egitea pentsatu genuen. Izenburuak zioen bezala ("Kultura ondarea eta hizkera jasotzeko beka"), gure hizkuntza jasotzeaz gain, bertako istorio eta kontakizunak bildu nahi genituen. Ordurako batzuk jasota genituen lehen aipaturiko toponimia lanean, eta bagenekien altxor handia geneukala esku artean.
URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO AHOTSAK
Urretxuko eta Zumarragako Udalek eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten 2011. urtean herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Proiektu honen barruan, herriko hainbat lagun elkarrizketatu dira Urretxuko eta Zumarragako hizkera eta ahozko ondarea biltzeko asmoz. Grabazioak bideoz egin dira.