Kultura-Gazteria
Featured
Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria hemen dugu. Feria Urretxu eta Zumarraga, bi herrien arteko ikuspegi partekatutik egin ahal izateak aberatsago egiten du ehun urtetik gorako tradizioa duen azoka. Jon Luqui eta Mikel Serrano alkateak arduratu dira aurtengo feria aurkezteaz.
Featured
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2026ko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.
Featured
Azaroaren 21ean Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: guztira 25 pertsona. ¡ZORIONAK!
Featured
Jesus Amunarrizek egindako "AFRIKA OIHARTZUNAK" argazki erakusketa, bizitzaz betetako kontinente bateko bizipenak, gogoetak eta istorioak bilduz sortu da. 46 herrialde dira azken hogeita hamar urteetan Afrikara egindako ia ehun bidaietan bisitatu dituenak, eta erakusketa honetan natura, animaliak, kultura, pertsonak eta tradizioak dituzten 21 argazki baino ez dira sartu.
Featured
Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen. Han izan ziren Herri kirol taldea, Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.
Featured
Aurtengo San Martin Jaian, azken urteotan bezalaxe, auzotarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Featured
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 21era arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 19an izango da. Hementxe informazioa.
Featured
Aurtengo Urrelur astea urriaren 27tik azaroaren 2ra luzatuko da, baina lehenengo ekintza urriaren 25ean izango da irteera mineralogiko paleontologikoarekin. Egitaraua Museoan aurkeztu da komunikabideen aurrean.
Featured
Vitor S. Mendonçak bere lana aurkeztuko digu urriaren 17tik azaroaren 2ra Juan de Lizarazu aretoan.

