Kultura-Gazteria
URRETXUKO SANTA ANASTASIA JAIAK 2026
Badatoz Santa Anastasia Jaiak! Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Aurten ere herriko jaiak ate joka ditugu, eta hemen duzun programa honen bitartez gonbita egin nahi dizugu urte guztiko nekeak eta kezkak albo batera utzi eta ospakizunean murgiltzeko.
Auzolanaren, elkarlanaren, herrigintzaren Santa Anastasiak izango dira hauek. Izan daitezela, baita ere, errespetuarenak, bizikidetzarenak, askatasunarenak eta berdintasunarenak. Goza dezagun festaz, elkarren arteko errespetuzko giro euskaldun, alai, sano eta jatorrean.
KONTUTAN HARTZEKO OHARRAK:
- Jaietako zapiak salgai izango dituzue kultur etxean irailaren 8tik 17ra arte, 3 €.
- Barraketan prezio bereziak irailaren 17an eta 22an.
Egitaraua Urretxuko Jaiak 2026
|
EGITARAUA URRETXUKO JAIAK_2026.pdf
Popular 5.55 MB 86 |
08/09/2026 15:21:52 |
Karroza ibilaldia 2026 ** Kontutan izan herri botoa eman ahal izango dela jai egitarauan eta liburuxkan azaltzen den QR kodearen bidez, 12:00-14:00 ordutegian.
|
Euskal_Jaia Ibilbidea 2026 Aldizkaria.pdf
Popular 1.21 MB 13 |
08/09/2026 15:23:15 |
Gainera argazki lehiaketa antolatu da folklore jaialdiaren inguruan eta hemen dituzue oinarriak:
|
Oinarriak Argazki Lehiaketa Folklore 26 eus.pdf
Popular 83.34 KB 50 |
05/08/2026 10:24:51 |
Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo dezakezue 943 038088
Jarraitu azken berriak sare sozialetan.

