Kultura-Gazteria
Maddi Iraetaren erakusketa
Maddi Iraetak bere lana aurkeztuko digu azaoaren 20tik abenduaren 6ra Juan de Lizarazu aretoan.
Azaroaren 20an Maddi Iraeta Irigarayren erakusketa zabalduko da Juan de Lizarazu aretoan, 18:00etan. Gainera, irekiera ekitaldian DIZZ taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dugu, kultur espresio anitzak batuz. Gonbidatuta zaudete. Eraskusketaren zehar sorpresa gehiago izango ditugu!
Maddiren hitzetan "Azken urteetan egindako pintura eta marrazki batzuk erakutsiko ditut. Bilbon eginak dira denak, baina han zein hemen bizitako une zehatzak eta hauen irudiak dira gogoratu ditudanak oihal eta paperera eramateko. Ilusio handiz itzuliko ditut herrira".

