Kultura-Gazteria
38. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea
Aurtengo Urrelur astea urriaren 26tik azaroaren 1era luzatuko da, baina lehenengo ekintza urriaren 24ean izan zen Jaizkibeleko irteera geologikoarekin. Egitaraua hemen duzue.
Urrelur Museoak kultur astearen 38. edizioa ospatzen ari da berriro ere natur zientzien mundua publikoari modu atsegin eta erakargarrian hurbildu asmoz.
Museoa 1987an sortu zen gai honen inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek; Lurra osatzen duten materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste. Lurraren altxorrak dira. Naturak batzuetan ezkutatzen diguna eta beste batzuetan modu ikusgarrian erakusten diguna. Mineralak, fosilak, harriak, ezinezko forma geologikoak...
Urrelur Astearen 38. edizioaren egitaraua aurkezten dizuegu, hemen.
Urretxu aditu, zaletu eta jakinminaz beteriko publikoaren topagunea izango da egun hauetan. Gonbidatuta zaudete zuek ere ekimen honen parte izatera.

