Kultura-Gazteria

Aisialdia Pazko astean
Featured

Aisialdia Pazko astean

Pazko astean, apirilaren 19an hasi eta 22ra arte, gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.

Prestatutako ekitaldiak, nagusiki, bi izango dira:

  • EDERRENA: haurrentzako aisialdi gunea Pazko Astean apirilak 19-22

Tailerrak eta jolasak egingo dira 2018-2011 urte bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne, Ederrena pilotalekuan.

Goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00 (19an soilik arratsaldez)

Sarrera: 2,5 € saio bakoitzeko eta 4 € egun osokoa denean.

Sarrerak bertan erosiko dira, sartzeko  momentuan

  • SANTA BARBARA: aisialdia eta kirol ekitaldiak apirilak 20-22

2015-2011 bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne.

- asteazkena 20: Mendi buelta, osto bilketa eta eskulana
- osteguna 21: Orientazio jolasak (iparrorratza...)
- ostirala 22: Altxorraren bila Irimoko magalean.

Goizez 11:00-13:00 edo arratsaldez 16:00-18:00

* Haur bakoitzak gehienez egun bakoitzean txanda batean har dezake parte.

Izen ematea, apirilaren 4tik 7ra bitartean (biak barne), Urretxuko kultur etxean 17:00-20:00 artean (edo lekuak agortu arte)

Sarrera: 2,5€ saio bakoitzeko, goiza edo arratsaldea.

 

Urretxuko udala