Kultura-Gazteria
Featured
Abenduaren 2tik 18ra bitartean Juliette June artistarenen erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Juliette June Parisen jaio zen eta Halsou-n bizi da, non pinturan, performancean eta poesian lan egiten du. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia abenduaren 2an izango dugu, inaugurazio ekitaldian, 19:00etan.
Featured
Azaroaren 25ean Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko V. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 23 heldu eta 8 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!
Featured
Urretxu - Zumarragako Goiargi abesbatza bere 40.urteurrena ari da ospatzen eta azaroaren 26an izango dute ekitaldi bereziena.
Featured
Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen San Martin, iazko nobedadeen arrakastarekin, baserritarren azokarekin eta herri kirolen presentziarekin. Han izan ziren baita ohiko Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.
Featured
Iazko aldaketa eta berrikuntzen arrakasta ikusita, aurten ere, ohituraz abenduan ospatzen zen baserritarren feria, San Martin egunean ospatuko da , bai feria eta bai San Martin eguna indartzeko asmoz.
Ez hori bakarrik, auzotarrez eta baserritarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu, iazko moduan. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Featured
Urriaren 29an hasi eta azaroaren 6ra arte, Urretxu Mineral eta Fosilen herri-museo bilakatuko da.
Featured
Urriaren 29an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2022an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan egin zen emanaldian. Urriaren 29tik azaroaren 6ra arte lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Juan de Lizarazu aretoan, astelehenetik igandera 17:30 - 20:30.
Featured
Featured
Urriaren 7an banatu ziren 2022ko Santa Anastasi jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.