Gure zuhaitzak

EZAGUTU URRETXUKO ZUHAITZAK

Eskolako Agenda 2030-eko ikasleek proposatuta, Uggasa eta Urola Garaiko udalek informazio-plakak jarri ditugu gure hiriguneetako zuhaitzen oinetan.
Plano honetan, Urretxuko 65 zuhaitzen kokapena eta haien azalpen-fitxak ikus ditzakezu. Klikatu eta zuhaitz bakoitzaren bitxikeriaren bat ezagutuko duzu.
Ba al zenekien ezpel-zurak ez duela flotatzen,  haritzek ez dutela urtero fruiturik ematen edo zer den “erresonantzia zura”?
Anima zaitez eta bueltatxo bat eman Urretxuko zuhaitzei erreparatuz.

Urretxuko udala