AZKEN BERRIAK

Osasunaren zazpi pilareak hitzaldia
Amaia Ayerbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistek aurkeztuko dute. Ongizatea, osasuna, elikadura eta garaiko janariaren inguruko solasaldia.BERTATIK BERTARAK antolatua.

Urretxuko Udalak bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin
Hondakinen prebentzioari buruzko astearen helburua Europa mailan hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-ekintzak aste berean antolatzea da. Aurten azaroaren 20tik 28ra ospatuko...
AUZOBUSA - URRETXU IRISGARRIAGOA
ADIERAZLEAK
BERTATIK BERTARA
TOKIKO EKINTZA PLANA
EKOSCAN
HIRIKO HONDAKINAK
Urretxuko etxeetako hondakin birziklagarriak jasotzeko edukiontzi espezifikoak daude (materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, etxeko olioa, pilak eta arropa). Birziklagarriak ez diren hondakinak (errefusa) jasotzeko aldiz edukiontzi grisa erabiltzen da eta edukiontzi hori astean bitan irekitzen da.
Saltoki eta industria guneetan hiri hondakinekiko paregarriak diren hondakinen banakako gaikako bilketa egiten da.
2017ko bataz besteko birziklapen tasa %75ekoa izan da eta zuen laguntzarekin emaitza hori hobetu nahi dugu! Horretarako ikus ezazu nola kudeatu behar den hondakin bakoitza atal honetan.