Jasangarritasuna
Lau Katu elkarteak 3 katu eme eta 2 katu ar ditu adoptatzeko
Urretxuko Udala Lau Katu Elkartearekin elkarlanean arituko da Urretxuko katu koloniak kudeatzeko. Elkartearekin batera Urretxuko koloniak ezagutzeko lanean ari gara.
Une honetan, Lau Katuk 5 katu ditu harrera-etxe batean, adoptatuko dituen etxe berri bat aurkitzeko zain. Nabarmendu behar da animaliak kontratuarekin entregatzen direla, sozializatuta, parasitoak kenduta eta esterilizatuta.
Udalak laguntza eskatzen die urretxuarrei bost animalia horiek ahalik eta azkarren maite eta zainduko dituen etxe bat eta familia bat izan dezaten. "Harrera egin edo adoptatu nahi duenak laukatuelkartea@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidali behar du edo deitu 656794594 zenbakira".

