2021 Aurrekontu Orokorra
Sarrerak
Transferentzia arruntak
Udalari bere funtzionamendurako beste instituzioek emandako diru-baliabideak. Guztien artean Udal Finantzaketarako Foru Fondoa (UFFF) nabarmentzen da.
5.544.148 €
Zuzeneko eta zeharkako zergak
Zuzenak: etxebizitza edo lokal baten jabe izateagatik, ibilgailu bat edukitzeagatik edo jarduera ekonomiko batean aritzeagatik zergak. Zeharkakoak: batik bat eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokio.
1.990.600 €
Tasa eta bestelako sarrerak
Udalak zerbitzu jakin bat emateagatik edo jarduera administratibo bat egiteagatik aplikatzen dira tasak. Adibidez: lizentzien tramitazioa, pasabideetarako plakak, ...
1.439.315 €
Kapital transferentziak
Udalak beste administrazioetatik jasotzen dituen diru-kopuruak, jarduketa eta inbertsio zehatzak egiteko.
230.000 € (2%)
Ondare sarrerak
Ondasun higiezinen errentagatik sarrerak, bankuko gordailuen interesak edota kanonen kobrantza.
43.042 € (1%)
9.247.106 €100%
9,2 M €
Gastuak
Gastu arruntak
Ondasun arruntak eta hornidurak eskuratzeko (argindarra, gasa, ura…) egiten diren gastuak dira, baita zerbitzuak burutzeko gastuak ere (mantenu eta konponketak, kale-garbiketa, komunikazioak, jarduera sozio-kulturalak…).
4.372.189 €
Inbertsioak
Azpiegiturak sortu edo hobetzeko egindako inbertsio gastuak dira, eta inbentariagarriak diren ondasunak eskuratzeko gastuak.
846.200 €
Pertsonal gastuak
Udaleko pertsonalen eta hautapenezko karguen soldata eta ordainsariak, eta Gizarte Segurantzari eta gizarte aurreikuspeneko entitateei ordaindu beharreko kotizazioak.
2.749.512 €
Gastu eta pasibo finantzarioak
Entitate mailegu-emaileei urtean ordaindu beharreko karga finantzarioa da, hau da, maileguen urteko interes eta amortizazioak.
33.150 €
Diru-laguntzak
Udalak beste entitateei eta elkarteei bere funtzionamendurako edo jarduketa zehatzetarako egiten dizkien ekarpen eta dirukopuruak dira, baita gizarte arloko diru-laguntzak ere.
1.246.054 €
9.247.106 €100%