Erabilera baldintzak

www.urretxu.net eta www.urretxu.eus domeinuko bisita era anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko.

Direlako datuok Urretxuko Udalak informatizaturik dituen fitxategietara bilduko ditu eta abenduaren 13ko 15/1.999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber herri administrazioei aplikatzekoak zaizkien gainerako Arautegiaren arabera (biztanleen Erroldari dagozkionak, etab.).

Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Urretxuko Udalak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:

  • Datu base horrekin Urretxuko Udalak zein helburu lortu nahi dituen jakiteko.
  • Datu base automatizatuan beraren datuak sartzen ez uzteko.
  • Datu haietara edozein unetan sartzeko.
  • Haietan berari buruz agertutako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzeko.

Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:
Urretxuko Udala
Iparragirre kale, 20
20700 Urretxu (Gipuzkoa)

Izaera pertsonaleko datuei buruz Urretxuko Udalak konpromisoa hartzen du sekretutasuna gordetzeko eta asmoa azaltzen du haien segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzeko eta haien aldatze, galtze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.

Urretxuko Udalak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko web orriaren bisitariek emandako datu pertsonalak. Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Urretxuko Udalak informazio hau erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta epostak edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.

 

COOKIE POLITIKA

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna. 

Nola konfiguratu cookie-ak

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.   

Urretxuko udala