Natura eta ibilbideak

1. Deskargatu zure mugikorrean QR kode irakurlea

2. Deskargatu IBILBIDE GORRIAREN PLANOA  zure mugikorrean

3. Abiatu paseoan, gunez gune, plakak aurkitu eta QR kodea eskaneatu

4. Aukeratu erantzun zuzena, Erantzunak bidaltzeko bi aukera dituzu:

      -  Inprimatu oinarriak (hemen azpian) eta kultur etxeko postontzian sartu, zure datu pertsonalekin

      - Lotura honetan sartu, galderak erantzun eta bidaltzeko 

5. Sariak: erantzun guztiak zuzen erantzun dituztenen artean 2 lagunentzako afaria Santa Barbara jatetxean, etaparte hartzaile guztien arteean Iparragirreren 2 mantal eta 2 poltsa zozketatuko dira

6. Zozketa ekainaren 19an eguerdiko 12:00ean egingo da.

 

OINARRIAK BASES ibilbide gorria.pdf
Popular 280.93 KB
31/05/2020 18:16:32

Urretxuri dagokionez, Deba eta Itziar bi formazio sedimentarioekin izandako kontaktuak, euren metakin bolkaniko tartekatuekin, mekanikoa izaerakoa da, Angiozar - Olaberria Failaren bitartez, ebakidura normal, ekialde-mendebalde norabidea duena, badira beste faila txikiago batzuk, ortogonalak eta azpiparaleloak berarekin, geruzapena eraldatu eta atzera biltzen dutenak.

Previous Next

Interes Geolokigo Puntuak

3.

Arroka bolkanikoak erraz antzeman daitezke garai bateko Urolaren trenbidetik, ikusteko moduko azaleratzeak Aizkibel tunelaren aurretik eta Izuskitzarena pasa eta gero daude. Ofitas de Urretxu, S.L. enpresaren harrobiak arroka hauen oso ikuspuntu egokia eskaintzen digu; dena den, baimenik gabe ez dago sartzerik.

Previous Next

Interes Geologiko Puntuak

4.

Urola ibaiaren ubidearen zenbait gunetan errekak garraiatutako errekarri eta blokeak; Aginako auzoaren beste toki batzuetan, gutxi dira, geomorfologiko erako terraza flubialak ikus daitezke; dena den, ez dira ebakidura egokiak antzeman Kuaternarioko metakinak ikusteko.

Previous Next

Interes Geologiko Puntuak

2. Flysch Kareatsua

Itziar Formazioaren tuparriak eta tuparri-kareharriak ikusteko lekurik onena GI-631 errepidearen ezpondetan dago, trafikoak behar bezala ikusi ahal izatea galarazten duen arren, egokiena Barrenkaleko aparkalekutik urrutira begiratzea da edo, bestela Etxeberri urbanizaziotik.

Previous Next

Interes Geologiko Puntuak

1. Flysch Beltza

Flysch Beltzaren fazieak ikusteko lekurik egokienak Urretxuren hegoaldean daude; besteak beste, nabarmentzekoak dira Mugitegi Industrialdearen iparraldean dauden ezpondetan.

Santa Barbara (aterpetxea) -Trekutz -Kateaga -Iturraundi -Santa Barbara (aterpetxea)

Desnibela: 220 m
Distantzia: 6,4 Km

Santa Barbara (aterpetxea) -Trekutz -Nebera -Santa Barbara (aterpetxea)

Desnibela: 170 m
Distantzia: 7,19 Km

Santa Barbara (aterpetxea) -Lizarriturri -Kurutzeta -Trekutz -Santa Barbara (aterpetxea)

Desnibela: 360 m
Distantzia: 6,96 Km

Santa Barbara (aterpetxea) -Iturraundi -Arbeleta -Nebera -Santa Barbara (aterpetxea)

Desnibela: 395 m
Distantzia: 6,82 km

Santa Barbara (aterpetxea) -Lizarriturri -Kurutzeta -Trekutz -Santa Barbara (aterpetxea)

Desnibela: 225 m
Distantzia: 5,76 Km