Kultura-Gazteria

Featured

Irakurle taldearen ikasturte amaiera

Asteazkenean, bildu zen euskarazko irakurle taldea eta ikasturteari amaiera eman zion Amets Arzallusen “Miñan” liburuarekin. Gainera Amets bera izan zen saioan. Udazkenean berriro!

Featured

Aire libreko pintura

Maiatzaren 15ean aire libreko pintura ikastaroa izan genuen "Mendo" akuarelistarekin.

Featured

Txikienentzako udako eskaintza

Urretxuko Udalak 14 urte arteko haurrei zuzendutako jarduerez betetako uda antolatu du. Iaztik gure artean daukagun pandemiaren neurriak eta protokoloak kontuan hartuta antolatzen dira guztiak.

Featured

Abesti berriak euskaraz, rap doinuen erritmoan

Beat-eroak egitasmoaren barruan, euskararen erabilera sustatzeko asmoz martxan jarritako proiektu pilotua garatu da Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko gaztelekuetan.

Featured

Maiatzaren 29an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna Urretxun

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS pailazoen “AMAREN INTXAURRAK” ikuskizuna izango dugu,  Urretxu eta Zumarragako udalen eskutik.

Featured

Josu Marotok "Masala Soul Project" aurkeztu du Urretxun

 Josu Marotok “MASALA SOUL PROJECT” proiektuaren erakusketa eta liburua aurkeztu digu Urretxun lehendabiziko aldiz maiatzaren 14an, arratsaldeko 19:00etan.

Featured

Aire libreko pintura Urretxu eta Zumarragan

 

Paisaia bat irudikatzea, merkatuko edo kaleko eszena baten animazioa zuzenean hartzea edo, besterik gabe, argi naturalari etekina ateratzen saiatzea... arrazoi asko daude aire librean aritzera animatzeko.

Featured

Urretxuko lore eta landare azoka

Lore eta landare azokaren XV. edizioa izango dugu apirilaren 25an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.

Featured

Iosu Garairen argazki erakusketa Urretxun

Argazkilari inkonformista baten lana eta basoak zaindu beharraz ikuslea konzientziatzeko asmoarekin egindako proiektu bat da Iosu Garai argazkilariak aurkezten diguna: “ZAINDU”: Inpresionismoari keinu bat.

Urretxuko udala