Ondarearen Europako jardunaldien eta Iparragirre 2020 programen barruan, Iparragirre izango dugu protagonista.
Ondarearen Europako jardunaldien eta Iparragirre 2020 programen barruan, Iparragirre izango dugu protagonista.
Azken orduko aldaketa dela eta CYRANO ikuskizuna izan ordez TRAKAMATRAKA izango da haurren ikuskizunei hasiera berria emango diena.
Urretxuk bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko eta gozatzeko egiten duen ekimenarekin. Oraingo honetan protagonista bera duten 4 ekintza ezberdin proposatzen dizkizuegu. Protagonista, Iparragirre da eta ekintzak hauexek.
Covid-19 pandemiak sortu duen egoera dela eta, haurrentzako programazioa geldiarazita egon da baina Urretxu eta Zumarragako udalek berriro martxan jartzea erabaki dute ikuskizunak eta antzerkia berreskuratuz, segurtasun protokolo guztiak betez.
Urretxuko arte tailerra martxan jarri da eta berriro eskaintzen ditu programatuta zituen ikastaroak.
2020 URTEA COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak gure errealitatea eta mundua goitik behera eraldatu dituen urtea ari da izaten. Beste edozein urtetan egunotan ilusioz beterik ibiliko ginateke gure herriko Santa Anastasia jaiei begira, antolaketa lanetan, jai giroan… Baina AURTEN EZ, EZINEZKOA DA.
Gazte Bidean, Urretxu-Zumarragako nerabeentzako aisialdi udal zerbiztua, berriro ere martxan dago, udako oporren ondoren.
Abuztuaren 12an aipatu moduan, Iparragirre 2020 ez da amaitu, berriro hasi da, eta indarberrituta gainera.
Lehen zita handia irailaren 11n izango dugu, IPARRAGIRRE BIHOTZEKO JOSE MARI obrarekin, Labeaga aretoan, eta aforo mugatuarekin ospatuko dena noski.
Obra honek Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bildu ditu eta sormenaren protagonistak (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna…) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz.
Urretxun bagenekien 2020 urtea berezia izango zela, Iparragirreri eskainitako urtea izan behar baitzuen, haren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Halabaina, nork pentsa zezakeen azkenean urte honetako protagonista nagusia gure bizitzak erasotzera eta hankaz gora jartzera etorriko zen COVID 19 izeneko birus arriskutsua izango zela.