Kultura-Gazteria

Featured

Aurten ezin ditugu ospatu Urretxuko "Santa Anastasia jaiak"

Urretxun bagenekien 2020 urtea berezia izango zela, Iparragirreri eskainitako urtea izan behar baitzuen, haren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Halabaina, nork pentsa zezakeen azkenean urte honetako protagonista nagusia gure bizitzak erasotzera eta hankaz gora jartzera etorriko zen COVID 19 izeneko birus arriskutsua izango zela.

Euskal Encounter 28 amaitu da

Atzo gauean amaitu zen Euskal Encounter 28 topaketa birtualak 3.317 parte-hartzaile elkartu ditu. Antolatzaile taldea pozik agertu da emaitzarekin, baita gauzatutako ehundik gora ekintzek izan duten jarraipen nabarmenarekin ere. Twitch plataformaren bitartez igorritako saioak, gainera, 100.000 ikusle bakar baino gehiago izan ditu, behin behineko datuen arabera.

Featured

Donostiako Hamabostaldia Urretxura hurbilduko da

Hamabostaldiaren ziklo bidaiariak Donostiako ohiko guneetatik kanpo eskainiko ditu kontzertuak berriro. Aurten ere Udalarekin elkarlanean Urretxun izango da abuztuaren 8an kontzertu berezia eskainiz 20:00etan, San Martin de Tours elizan.

Featured

Dozenaka lehiaketa eta prestakuntza-ekintza eskainiko ditu Euskal Encounter lanpartyaren online edizioak

Euskal Encounter 28 online egingo den arren, antolatzaileek esfortzu berezia egin dute bilkura presentzialek barne hartzen dituzten ekintza guztiak eskaintzeko, baita parte-hartzaileen arteko hartu-emana sustatzeko ere, urruntasun fisikoa ahalik eta gutxien nabaritu dadin. Horretarako, uztailaren 24 eta 26 bitartean ospatuko den festak ohiko lehiaketak mantendu eta 30 hitzalditik gora eskainiko ditu teknologia berriekin loturiko formakuntzari bultzada emateko. Izen-emate epea zabalik egongo da aste honetan, eta, guztira, 5088 lagunek parte hartu ahal izango dute, iaz BECeko topaketan eserlekua izan zuten pertsonen kopuru berberak.

Featured

Sarituak Urretxu eta Zumarragako 2020 Lore Sariketan

Dagoeneko baditugu Lore sariketako irabazleen izenak.

Featured

Uztailean ostegunero biblioparkea izango da Urretxun

 

 

Uztailero Urretxuko liburutegiaren aurrean jartzen den haurrentzako terraza honek ez du hutsik egin nahi izan.

Featured

Sarituak Iparragirreren ibilbideko lehiaketan

Guztira 68 lagunek hartu dute parte bi lehiaketetan eta dagoeneko baditugu sarituen izenak.

Featured

Haurrentzako eta nerabeentzako udako eskaintza

Bi udalen Gazteria arloetatik uda honetarako eskaintza berezia prestatu dute haur (5-11 urte) eta nerabeentzako (12-17 urte).

Featured

Urretxu eta Zumarragako lore sariketa 2020

Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.

Urretxuko udala