Kultura-Gazteria

Featured

Gaztetxoak aire librean

Oporretako egunetan gaztetxoek aire librean disfrutatu ahal izan dute, natura, kirolaz eta ingurumenaz gozatuz Santa Barbaran.

Featured

Urretxu ezagutu eta gozatu

Oporretako egunak datozkigu eta bizi dugun egoera ezin hobea da bertan ditugun balio kultural eta turistikoak ezagutzeko.

Featured

Apirileko kultur agenda prest

Hemen duzue berriro kultur agenda, apirileko ekintzekin. Datozen egunotan buzoneatuko da Urretxuko etxeetan.

Featured

Oporretako aisialdi eskaintza

Urretxuko Udalak datorren oporraldirako aisialdi eskaintza aurkezten dizue. Ekintza guztietan COVID-19ak ezartzen dituen protokoloak beteko dira.

Featured

Elisabet Mendiaren erakusketa Urretxun

Urretxuko Udalak plazer handiz aurkezten dizue 2021 urteko lehenengo erakusketa, aspalditik ezagutzen dugun Elisabet Mendia herritarrarena. “Ura eta argia” gai hartuta erakutsiko dizkigu bere akuarelak gure zentzuen gozamenerako.

Featured

Udal eskulturak gune publiko irekietan

Urretxuko Udalak, kultura eta artea herritarrengana hurbiltzeko apustuari jarraituz, udalerriko hainbat puntutan dauden eskulturak identifikatu ditu. Urretxuko Udalak espazio publiko irekietan jarritako 14 eskultura edo hiri-eskultura multzo ditu guztira, baita Urretxuar askok ezagutzen ez duten hainbat ondare artistiko ere.

Featured

Martxan da Urretxu-Zumarragako arte eszenikoen programazioa 2021

Urretxuko eta Zumarragako udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute. Bi Udalek kulturaren aldeko apustua egin zuten pandemia hasi zenean, eta erabaki horri eutsiko diote 2021ean ere- Hala, martxoak hasiko den denboraldi honetarako 9 ikuskizun programatuko dira helduentzat eta 7 haurrentzat, unean-unean ezarritako osasun-neurriak beteko direla bermatuta.

Featured

Iparragirre sariak Literatur Lehiaketa 2021 martxan

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2021 lehiaketarako deia egin dute. Hemen duzue informazio guztia.

Featured

Dirulaguntzak Sustapen Soziokulturalari, Euskarari eta Kirolari

Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari, Euskarari eta Kirolari zuzendutako dirulaguntzak argitaratu dira gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Urretxuko udala