Irailaren 30etik urriaren 16ra bitartean Jon Jauregiren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia urriaren 7an izango dugu, 19:00etan.
Aurten bai, aurten festak ospatuko ditugu bete betean. Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Zabalik dago Urretxu Zumarragako 29. pintura lehiaketan lanak aurkezteko epea. Azken edizioa 2019an izan zen beraz biziki animatzen zaituztegu parte hartzera.
Uda iristean jai giroa zabaltzen da nonahi. Sanjoanak badatoz eta laster Santa Anastasien antolaketan hasiko gara. Dagoeneko martxan jarri da egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Animatu parte hartzera!
Beste urte batez lehiaketa honek uda ate joka dugula iragartzen digu eta gure etxeko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzera animatzen gaitu, Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa eta naturalagoa ematen.