Kultura-Gazteria
Apirilaren 27tik Pagoeta Gune Soziokulturalean RIF, GERRA KOLONIALA erakusketa dugu ikusgai. Hau da udal instalazio berrian, Pagoetako eliza zena, egin den lehen erakusketa handia. Maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik, asteartetik igandera 17: 30etik 20: 30era bitartean. Maiatzaren 1ean ere zabalik izango da.
Martxoaren 10etik 26ra Maria Jesus Asurmendi artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketan bere akuarelazko lan berria aurkeztuko digu, aurreko lanetatik ezberdina, abstrakziorako bidean. Bere lana ezagutzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Artista bertan izan zen martxoaren 10ean, 19: 00etan, inaugurazio ekitaldian. Hemen irudiak.

