Berriak

Featured

Urrelur XXX. Mineralogia eta Paleontologia astea

Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere; museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz. 1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa. Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamar urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.

Featured

Euskararen paparazziak

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera agerian jarri nahi duen lehiaketa.  Parte hartzaileek saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera behar dizkiete.

Featured

Gabonetako erakuslehioentzat tailerra

Urretxu eta Zumarragako Udalek, bertako merkataritza indartzeko asmoz, gabonetako erakuslehioentzat tailerra jarri du martxan.

Parketarrak saioa - urria

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, “Parketarrak” izeneko programaren barruan, aurtengo udazkeneko lehen  saioa  egin  da urriaren 3an, San Martin - Barrenkaleko parke estali berrian.

Urriko kultur agenda

Dagoeneko argitaratuta dago urriko agenda eta hementxe bertan duzue. Musika, zinea, antzerkia...eta Urrelur Mineralogi eta Paleontologi Astearen edozio berri bat, 30.

Featured

Kirol Jardunaldi Inklusiboa bertan behera gelditu da

Urretxuko Udalak jakitera eman du, Urriaren 7an egitekoa zen “Mendia eta Naturan” Inklusibo Jardunaldiaren ekitaldia (Sta. Barbaran) bertan behera gelditu dela, hau antolatzeko garaian suertatu diren hainbat eragozpenen ondorioz.

Urretxuko aldaketa klimatikoaren aurkako plana

Urretxuko Udalak Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana egitea erabaki du, 2030 urte bitartekoa. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi da eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso da. Era berean, aztertu da udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.

Featured

Urretxuko udalak Kataluniaren erreferendumaren aldeko mozioa onartu du

Urretxuko udalak atzo ospaturiko osoko bilkurak, EAJ, EH Bildu eta Irabazi alderdien botuei esker, “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera” eskatzen duen mozioa onartu zuen.

Featured

U.E. 1.1. Gurutze Santu. erregimen orokorreko boen esleipenerako onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda

Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda eta esleitu behar diren etxebizitzen zerrenda argitaratzen dira

Urretxuko udala