Kultura-Gazteria
 Udazkeneko XXXII. Musika zikloa
Urriaren 22an abiatu zen aurtengo musika zikloa. 32 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak udazkeneko ezinbesteko bihurtu den zita honetan. Edizio hau CUARTETO DEL PINO talde ospetsuaren kontzertu zoragarriarekin hasi zen.
Zikloaren jarraitzaileak ere asko dira eta irrikaz hartzen dute saio bakoitza. San Martin de Tours Elizak eskaintzen duen akustika, ezin hobea. Baina hau dena ez zen posible izango Urretxuko Udala eta Urretxu-Zumarragako Goiargi abesbatzaren arteko elkarlanik gabe eta zuen harrera gabe. Aurten ere lau saioez disfrutatzeko aukera izango dugu, ezberdinak talde mota eta estiloetan.
Urriaren 22an, CUARTETO DEL PINO izango dugu. Beherago duzue egitaraua eta kide bakoitzaren kurrikulum osatua: Fumika Yamamura (violín), Gabriel Bussi (violín), Elena Escalza (violoncello) eta Laia Masramon (piano)
Urriaren 29an, SAN MIGUEL ABESBATZA (Orkoien - Nafarroa)
Azaroaren 5ean, SAINT ANGELA CHOIR (Indonesia) etorriko zaigu Tolosako lehiaketan parte hartu eta gero.
 Eta, azaroaren 12an, Urretxu-Zumarragako GOIARGI abesbatza izango dugu zikloari amaiera ezin hobea emanez.
Emanaldi guztiak doan izango dira, San Martin de Tours elizan, 19:00etan.
Artxibo honetan azaroaren 12ko emanaldiaren egitaraua duzue, Urretxu-Zumarragako GOIARGI ABESBATZA
|    GOIARGI ABESBATZA egitaraua programa   Popular 454.32 KB 127  |  09/11/2017 11:25:16 | 
Artxibo honetan azaroaren 5eko emanaldiaren egitaraua duzue, Indonesiako SAINT ANGELA CHILDRENS CHOIR
|    SAINT ANGELA CHILDRENS CHOIR egitaraua programa   Popular 540.06 KB 133  |  03/11/2017 18:47:09 | 
Artxibo honetan urriaren 29ko emanaldiaren egitaraua duzue, Orcoyengo SAN MIGUEL ABESBATZA.
|    SAN MIGUEL ABESBATZA.pdf   Popular 622.91 KB 109  |  26/10/2017 16:17:18 | 
CUARTETO DEL PINO kontzertuaren egitaraua hemen ikusi dezakezue. Baita kide bakoitzaren kurrikuluma ere.
|    1. 2017/22/10: CUARTETO DEL PINO Egitaraua | Programa   Popular 2017 624.74 KB 128  |  19/10/2017 20:32:56 | |
|    2. Elena Escalza   Popular 80.77 KB 115  |  19/10/2017 20:33:47 | |
|    3. Laia Masramon   Popular 128.35 KB 96  |  19/10/2017 20:34:09 | |
|    4. Gabriel Bussi   Popular 61.77 KB 112  |  19/10/2017 20:34:27 | |
|    5. Fumika Yamamura   Popular 9.07 KB 97  |  19/10/2017 20:34:42 | 

