Berriak

Aita Pasiotarrek egindako lagapen urbanistikoei buruzko erabakia aldatzea onartu da

Urretxuko Udalak, 2017ko ekainaren 21ean, asteazkena, egindako aparteko osoko bilkuran, 2016ko ekainaren 29an Udalbatzak hartutako erabakia aldatzea onartu du;

Sarralden musika entseguetarako lokalen kudeaketa arautzeko hitzarmena onartua

Urretxuko Udalbatzak aho batez onartu du Urretxu eta Zumarragako udalen arteko lankidetza hitzarmena, Sarralden musika entseguetarako lokalen kudeaketa arautzeko.

Elkarrekin adostuta, kaleko garbiketa kontratua haustea onartu da

Atzo, asteazkena, Urretxuko Udalak egindako osoko bilkuran, kaleko garbiketa kontratuaren esleipena duen enpresa-elkartearekin haustea onartu zuen, elkarrekin adostutako erabakiaren ondorioz.

2017ko Aste Berdea

Aurten aste berdea aldaketa klimatikoaren inguruan zentratuko da eta horrekin lotuta hainbat jarduera izan ditugu: Agenda 21eko foro eskolarra, Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa, eta Urolamet sentsibilizazio kanpaina.

Edukiontzi organikoaren sarraila aldaketa

Ekainaren 19tik aurrera organikoaren edukiontziaren sarraila mekanikoak (edukiontzi marroia) elektronikoengatik aldatzen hasiko dira.

Urretxu %78ra iritsi da birziklatze tasan.

Zaborra gaika hartuta, Urretxun inoiz ez da jaso joan zen maiatzean beste. Guztira 176.044 kilo izan dira gure herrian, eta horietatik 136.892 kilo gaika jasoak; beraz, %78ko birziklatze tasa.

Larunbatean irekiko da igerilekua

Urretxuko Udalak Pagoetako udal-igerilekuko zerbitzua larunbatean jarriko du martxan. Hortaz, aurtengo denboraldiari dagokionez, ekainaren 10etik irailaren 10era bitartean egongo da zabalik.

Featured

Aterpe Aldizkaria

Aterpe jubilatu egoitzako kideek hiru hilabetero argitaratzen duten aldizkaria, Berri, argazki, ekintza etabarrekin

Featured

Pagoeta udal igerilekua 2017 denboraldia

Urretxuko Udalak Pagoetako udal-igerilekuko zerbitzua jarriko du martxan; 2017ko denboraldiari dagokionez, ekainaren 10tik irailaren 10era bitartean izango da.

Urretxuko udala