Berriak

Mingainluze lehiaketa

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita lau taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.

Mingainluze lehiaketa

Urtarrilaren 14an eta 15ean (larunbata eta igandea) MINGAINLUZE lehiaketaren aurre-kanporaketak jokatuko dira Labeaga aretoan

Kaixo 2017. Urtarrila

Bueltan da KAIXO udal aldizkaria; bertsio fisiko zein elektronikoan. Botaiozu begirada bat,merezi du eta!

Urretxuko aldiri kiroldegian larrialdietako kanpoko eskailera berriaren instalazioari buruzko oharra

Aldiri kiroldegiko aforoa 1.164 lagunentzat finkatuta geratzen da.

Udal liburutegiak bere zerbitzuak handituko ditu eta goizez ere irekiko du

Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain. Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.

Krisma eta idazlan lehiaketako sari banaketa

Abenduaren 23an Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako krisma eta Idazlan lehiaketen sari banaketa burutu zen Zelai Arizti kultur etxean. irabaleek diploma eta opariak jaso zituzte.

Bideoa ikusteko sakatu hemen

 

San Martin de Tours-eko Gabonateko Kontzertua

Abenduaren 23an, San Martin de Tours elizan Iparragirre Balerdi musika banda, Lizarriturri txistulariak, Iratzarri dultzaineroak eta Secundino Esnaola Musika Eskolako haur abesbatzako kideak elkartu ziren gabonetako kontzertu zoragarri bat eskaintzako.

Bideoa ikusteko sakatu hemen.

2017ko Udal aurrekontua onartu da

8,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Urretxuk 2017 urterako.

Haurrentzako Gabonetako ekintzak

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, aurten kokapen berria izango dute Gabonetako ekintzek, erosoagoa, opor eta aisialdi egun hauetan familiei zerbitzu hobegoa emateko helburuarekin.

Urretxuko udala