Berriak
Aste Santuko jai egunetan hemen gelditu behar bazara, kontutan izan eskualdean bertan dituzun aukerak. Santa Barbara atsedenaldirako leku zoragarria da urteko edozein sasoitan bertako aterpetxeak eta jatetxeak eskaintzen diguten zerbitzuarekin. Zer esanik ez gainera bertan aisialdi ekintzak egiten badira.
Urretxu eta Zumarragako “Mintzalaguna” egitasmoko partaideak ikasturte erdiko bilkura egin zuten otsailaren 26an, ostirala, Gorribide elkartean. Lehiaketari dagokionez, hamar galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean 100 euroko zozketa egin da. Elorri taldea suertatu da oraingoan saridun.
Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, MINGAINMOTZ taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Boukhalfa. Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

