Berriak

Udaltzaingo bulegoaren behin-behineko leku aldaketa

Udaltzaingoko sarrera Iparragirre kaletik izango da.

Barrenkalen asfaltatze-lanak

Idatzi honen bitartez, bizilagun guztien jakinean jarri nahi dugu maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an Barrenkaleko asfaltatze lanak egingo direla.

Oharra

Maiatzak 1eko manifestazioan izandako gertakarien inguruan oharra...

Euskaraz, pozik gainera!: sariak banatu dira

Atzo eguerdian banatu ziren “Euskaraz, pozik gainera!” kanpainari lotutako sariak Zelai Arizti kultur etxean. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko agintariak eta euskara elkarteetako ordezkariak banatu zituzten 50 euroko erosketa txartelak, herri bakoitzetik 10 txartel, beste horrenbeste dendatan erosketa egiteko.

Santa Barbara aterpetxean zaldi paseoak eta tailerrak

Urretxuko Santa Barbara aterpetxeak eskaintza berriak ditu maiatzerako...

Euskaraz, pozik gainera!: sari banaketa

Urola Garaiko udalek antolatuta, Euskaraz, pozik gainera! lemapean argazkiz betetako mosaiko bat osatu da, eta partaideen artean erosketa-txartelak zozketatu dira, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hainbat establezimendutan gastatzeko. Erosketa-txartel horien banaketa apirilaren 28an (osteguna) egingo da, 13:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Zorionak saridun guztiei!

Gu ere bertsotan: jaialdia

Apirilaren 29an, ostirala, bertso-antzerkia eskainiko digute bi herriotako ikastetxeetako LH-4 eta 5. mailako ikasleek, eta “Gu ere bertsotan” ekimenaren bitartez ikasturtean zehar ikasitakoa eta egindakoa azalduko digute. Hurrenez hurren, arratsaldeko 17:00etan eta 18:15ean izango dira hitzorduak, Zelai Arizti aretoan.

Luis Candaudap Juan de Lizarazu aretoan

Maiatzaren 1a arte izango dugu ikusgai Juan de Lizarazu aretoan Luis Candaudap margolariaren lana ohiko ordutegian...

Arcelorreko langileei Elkartasuna

Apirilaren 20an, Zumarragako plazan, eguerdiko 12:00etan egingo den 15 minutuko kontzentraziorako deia.

Urretxuko udala