Berriak

Hobekuntza lanak edateko ur horniduraren altako sarean

Datorren ostegunean, ekainak 16, goizean zehar, edateko ur horniduraren altako sarean hobekuntza lan batzuk egingo dira.

Larunbatean, ekainak 11an, Udal igerilekuak martxan jarriko dira

Pagoetako udal igerilekuko zerbitzua jarriko da martxan, 2016ko denboraldian, ekainaren 11tik irailaren 11ra bitartean izango da...

Ostiralean, udaletxeko igogailua ez da martxan egongo

Datorren ostiralean, ekainak 10, Udaletxeko erdisotoa egokitzeko obrak direla eta, eraikineko igogailuak ez du funtzionatuko. Barkatu eragozpenak.

Mintzalaguna: ikasturte amaierako bilkura

Urretxu eta Zumarragako "Mintzalaguna" egitasmoko partaideak ikasturte amaierako bilkura egin zuten maiatzaren 27an, ostirala, Zelai Arizti kultur etxean. Lehiaketari dagokionez, hamabi galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean  100 euroko zozketa egin da. Elurra taldea suertatu da oraingoan saridun.

Parketarren saioa

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, "Parketarrak" izeneko programaren barrua

Facebook tailera dendarientzat

Urola Garaiko Merkataritzan euskara bultzatzeko planari lotuta, merkatarientzat Facebook tailerra antolatu dute udalek: "Nola erabili Facebook bezeroek gure komertzioa ezagutzeko".

Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak

Benito Lertxundi oriotar kantaria 50 urteko ibilbidea ospatzeko moduan izan da eta berak gustokoen duena eginez burutu du, Euskal Herriko geografian barna kontzertuak eskainiz.

Zamalanetarako guneak erabiltzeko ordutegi berriak

2016ko maiatzaren 30tik aurrera, zamalanetarako guneak erabiltzeko ordutegia honako hau izango da: goizean 08:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 18:00etara.

Izurrien aurkako udaberriko kanpaina berezia

Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun Departamentuak herritar guztien jakinean jartzen du datorren astelehenean, maiatzaren 16an, gure herrian izurrien kontrolaz arduratzen den enpresak udaberriko kanpaina berezia egingo duela, karraskarien kopurua murriztu eta kontrolpean mantentzeko ahaleginean...

Urretxuko udala