Berriak

Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!

Datorren maiatzaren 10 eta 14an jubilatu eta herritarrei, hurrenez hurren, zuzendutako “Gipuzkoa Argitu” tallerak egingo dira Urretxuko KZGunean. 

Featured

Kulturen Azoka 2018. Egitaraua

Eta kulturen azokan zer?
Jaitsi ezazu egitaraua zure mugikorera edo ordenagailura eta Maiatzaren 5ean Gernikako Arbola Plazan izango diren ikuskizun guztiak eskura izango dituzu.

Featured

Maiatzean arte ikastaroak: Giza irudia eta Artearen historia

Urretxuko arte tailerrak, maiatzean ere ikastaro eskaintza anitzarekin jarraituko du, gai eta teknika ezberdinak landuz. Atxikitutako artxiboan ikus dezakezue 2018 urterako antolatutako programazioa.

Featured

2018ko Bertso paper lehiaketako sariak banatu dira

Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, herriko eskolen arteko XXXI. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen pasa den ostiralean Zelai Arizti aretoan. Lehiaketa honetan herriko eskoletako haurrek hartu dute parte, maila ezberdinetan banaturik.
Featured

Ate irekiak: ikastaro berriak Aldiri kiroldegian

ATE IREKIAK ALDIRI KIROLDEGIAN IKASTARO BERRIAK EZAGUTZEKO: TOTAL TRAINING eta CORE Apirilak 23 eta 25. Garai berriei egokitutako ikastaroak ezagutzeko aukera eman nahi du Urretxuko Kirol Zerbitzuak: Total Training eta Core, ikastaro berri hauek gertutik ezagutu ahal izateko, ate irekiak antolatu ditu Aldiri kiroldegian.

Elkarbidean Programa: Denontzako oporrak

Beste urteetan bezala, ELKARTUk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, 2018rako Elkarbidean Programa antolatu du, Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailarekin batera.

Featured

Adineko pertsonentzako tailer berriak

Urretxuko udaleko Gizarte Ekimen sailetik adineko pertsonei zuzendutako ikastaro berriak antolatu dira.

Tailer berri hauek, egun Aterpe jubilatuen egoitzako ikastaroen eskaintza osatuko dute. Martxan dauden memoria, aldizkari eta psikomotrizitate tailerrei, beste bi gehituko zaizkie hilabete honetan hasita.

Erakusketa berria: Agurtzane Anduetza, ESKUaldunok

Apirilaren 13tik 29ra izango dugu ikusgai Juan de Lizarazu aretoan, Zugarramurdin bizi den Agurtzane Anduetza artistaren lana: margoa, eskultura, bideoa.

Featured

ARTE IKASTAROAK: GIZA IRUDIA ETA AKUARELA

Urretxuko arte tailerrak, asteazkenero eskaintzen dituen margo eskolez gain, urtean zehar unean uneko ikastaroak eskaintzen ari da, gai eta teknika ezberdinak landuz. Atxikitutako artxiboan ikus dezakezue 2018 urterako antolatutako programazioa.

Urretxuko udala