Berriak

Featured

Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Mahaian parte hartzeko deia egiten die Urretxuko Udalak herritarrei

Mahai hau borondatez parte hartzeko gune bat da, urretxuarren artean elkartrukatzeko (autoktonoak eta kanpotarrak, antolatuak edo ez), urtero eratzen den mahaia, eta 2012az geroztik gure herrian ezagutza eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko egitasmoak bultzatzen dituena.

Aterpe Aldizkaria

Urretxuko Jubilatu eta pentsiodunek idazten duten aldizkariaren 5.alea kalean da.

Hogehi orrialde hauetan 2017an antolatutako ekintzak (txokolatadak, jaialdiak, irteerak..) argazkiak etabar topatuko dituzu.

Featured

Gerra Zibila eta Gerraostea gure herrietan. Aurkezpena

Larunbatean, otsailak 17, Labeaga aretoa goraino bete zen, 1936ko gerraren eta ondorenaren testigantzak entzuteko.

Aurkezpen ekitaldian Urretxu eta Zumarragako 72 herritarren testigantzak biltzen dituen liburua eta DVDa aurkeztu ziren.

“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA”. Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria

"TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA" lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du, modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu nahian.

Featured

Memoria historikoaren ikerketa eta berreskuratze bekaren lana aurkeztuko da

Urretxu eta Zumarragako udalek, memoria historikoa berreskuratzeko prozesuetan konpromisoa harturik, ikerketa beka baterako deialdia egin zuten, nazioarte mailan oinarrizko eskubideetako bat betetzeko asmoz, hain zuzen ere  1936ko altxamendu militarrean, Gerra Zibilean eta frankismo garaian giza eskubideen arloan izandako urraketa larrien ondorioz kalteturik gertatu zirenek egia jakiteko eskubidea.

Featured

Bizilagunen bilerak: Jarraipena

Partehartze prozesu eta filosofiatik abiatuta, eta herritarrei beren jakinmin eta beharrak azaltzeko espazio bat eskaini asmoz bilera ezberdinak antolatu dira azken neguotan (2016eta 17ko Azaro eta Abenduan). Aipatu bezala, bileren helburua Urretxuarrek udala lantzen ari den proiektuetako parte izatea zen, era sinple eta eraginkor batean.

Featured

Zibismo Ordenantza berria egiteko Aurretiako Kontsulta

Zibismo  ordenantza egiteko  aurretiazko kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  urretxu@urretxu.eus

Featured

Lurzoru berria Jauregi kalean

Jauregi kaleko zati baten lurzorua aldatzeko lanak egin behar ditu Urretxuko Udalak, zehazki esanda 21 zenbakiaren paretik kale bukaerara bitarteko zatia.

Featured

U.E. 1.1. Gurutze Santu. erregimen orokorreko BOEn esleipendunen behin-betiko zerrenda

Esleipendunen behin-betiko zerrenda.

Urretxuko udala