HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA
2018 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA
2018 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Urtarrilaren 13an eta 14an MINGAINLUZE lehiaketaren aurre-kanporaketak jokatuko dira Labeaga aretoan. Lehen saioan 21 talde izango ditugu lehian eta bigarren saioan beste horrenbeste.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2017 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak. Honekin batera doan Félix Maraña epaimahaiko presidentearen aurkezpen idatzia eta akta ikusi dezakezue.
Abenduaren 22an Urretxuko Liburutegiko ekitaldi txokoa irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK! Hemen ikusi dezakezue sari banaketaren bideoa.
Krisma irabazleak Urretxuko kultur etxeko sarreran daude ikusgai eta ondorengo artxiboetan ere bai.
Gabonetan egiten ditugun erosketetan pentsatu beharra daukagu zein den produktu horren jatorria eta hura erosita zenbat hondakin sortu behar dugun...
"Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua" liburua argitaratu da eta abenduaren 16an egin da aurkezpen ekitaldi herrikoia.
Tradizioari jarraituz, giro ezin hobea izan zen aurten ere Santa Lutzi egunean. Asteazkena izanik eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena lepo zegoen eta euriak atsedena hartu zuen feriaren mesederako. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parta hartze polita izan zen: 38 heldu eta 14 gaztetxo eta haur. Honen emaitza abenduaren 22ko sari banaketan jakingo dugu.
2017ko Santa Lutzi Feriaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue. Erdi arotik datorkigun feria erabat gaurkotuta dator Urretxu eta Zumarragaren arteko lankidetza medio.
Urtarrilaren 1etik aurrera 2018. urterako Kirol Txartela berritzeko prozedura jarriko da martxan, eta Kirol Txartela ateratzera eta ematen dizkizun abantaila guztiez gozatzera animatzen zaitugu.