Select your language

Kultur agenda

KULTUR AGENDA


  • Hasi 14.12.2025 17:00 bukatu 14.12.2025 18:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Antzerkia, Haurrentzako Antzerkia
    Mundua, oinarrizko piezaz osaturik dago, eta gurea, unibertso ezberdinak sortzeko gaitasuna duten KUTXA-z beterik dago!!! ... KUTXA hauei esker, ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daiteken mundu magiko batera bidaiatzeko aukera izango dugu. Emozio, arrisku, aukera eta ilusioaz beteriko unibertso batera. Oh-Pera-ren esentzia!
  • Hasi: 26.01.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, Gorakada
    "Ume ausart bat erori egin zen, aurpegia desitxuratuz, eta denak Moko deitzen hasi zitzaizkion, munstro bat bezala ikusiz. Bakarrik eta onartua izateko irrikan, dohain bat aurkitu zuen: hitzak "ehizatu" eta poesia bihurtu zitzakeen. Horrela, besteek beren itxurari erreparatzeari utzi zioten eta beren barruaren edertasuna ikusi zuten." 60 min – + 6 urte.
  • Hasi: 22.02.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, Glu glu
    "Erbia eta dortoka" Glu Gluren antzezlana da, esfortzuaren eta iraunkortasunaren garrantzia erakusten duena. Dortokak erronka botatzen dio erbiari. Erbiak konfiantza du eta arreta galtzen du mugikorrarekin; Animaliak eta abestiak istorioari laguntzen diote, funtzio dibertigarri bat sortuz. 45 min – 3-7 urte
  • Hasi: 28.03.2026 16:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore
    Laukotea arduratuta dago izarrik ikusten ez duelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! emanaldiak: 16:00 eta 18:00. 70 min – 0-100 urte
  • Hasi: 26.04.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia, Dantza Etiketak: Baal taldea
    Bi izakik forma fantastikoen unibertso batean zehar bidaiatzen dute eta, topo egitean, jolasteko prest dauden lurtarrak bilatzea erabakitzen dute. Bidaian ekaitz galaktiko handia zeharkatu behar dute. Euren abentura, gainditu eta gure planetara iristea lortuko ote duten da. 45 min – + 2 urte - dantza
  • Hasi: 04.10.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Zirkua, Circo, Galitoon
    "The Show Moscón" zirku ibiltari bat da, barietatez osatua, eta eulitzar handi batek aurkezten du. Armairu magiko bat irekitzen da zenbaki dibertigarri eta harrigarriak erakusteko: dibak, magoak, haurtxo orekariak edo dantzak. Ikuskizunak musika, umorea eta pertsonaia absurdoak uztartzen ditu zirku paregabea sortzeko. 50 min – +2 urte - zirkoa.
  • Hasi: 01.11.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, Markeliñe
    Istorioak kontatzen du nola aita batek, errutinan harrapatuta, jolasaren plazera ahazten duen, aingeru arlote bat bizi den "kartoizko zeru" batean esnatzen den arte. Horrekin batera, galdutako errugabetasunerantz abiatzen da, sinpletasunean ezohikoa dena aurkituz. Leku horretatik munduko borrokak ikusten ditu eta bere semea bakarrik jolasten, eta horrek tristura eta damua pizten ditu harengan. 55 min – + 3 urte
  • Hasi: 01.11.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, La Enara Naranja
    Ma lanpetuta dabil azkenaldian eta umeak amonaren etxean utzi ditu. Nanuk mirespenez entzuten ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok etengabe egiten du zaunka: etxea miatzen aritu da eta aitonaren txapel zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela. Jakituriaz eta umorez beteriko belaunaldien arteko bidaia musikan zehar. 50 min – +3 urte
  • Hasi: 20.12.2026 17:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia Etiketak: Teatro infantil, Haurren antzerkia, Zirkua, Circo, Teatrapo
    Kontrako pertsonalitateetako lau artista ikuskizun bat sortzen ari diren bitartean agertzen dira, publikoak inoiz ikusten ez dituen esfortzu, emozio eta gatazkaz betetako prozesu bizia azaleratuz. Zirkuaren eta antzerkiaren arteko nahasketak diziplina fisikoa eta lan emozionala uztartzen ditu. Emaitza ikuskizun lehergarri bat da, umorea, antzerki-egitura eta zirkuko teknika garaikideak dituena. 60 min – + 0-100 urte – antzerki/zirkoa
9 2485 eu events44a5c5297485d953c97d3a402da222d9

AZKEN ALBISTEAK

DIRULAGUNTZAK

asociaciones.jpg

ELKARTEAK

Filatelia, numismatika, antzerkia, argazkilaritza, bertsoa, zinema, musika, perkusioa, abesbatza, artisautza, eskulana, dultzaina, dantza, kultura, euskal historia, txistua, eta abar.

Animatu zaitez eta hartu parte gure elkarteetan!

KULTUR ETXEA

Urretxuko Kultur Etxeak herriaren onurarako diren herriko elkarteei hainbat ekitaldi (bilerak, aurkezpenak, prentsaurrekoak...) antolatu ahal izateko aukera ematen die.
kulturetxe_hasiera.jpg
urrelur_hasiera_2.jpg

URRELUR MUSEOA

Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.

JUAN DE LIZARAZU ERAKUSKETA GELA

Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.

lizarazu_hasiera.jpg
Labeaga-Fachada_tx.jpg

LABEAGA ARETOA

353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.

Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.

20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
liburutegia_2.jpg
urretxuko-aterpetxea--santa-barbara_4776921932_o_tx.jpg

SANTA BARBARA ATERPEA

Ermitaren ondoan dago aterpetxea, guztiz eraberritutako eraikinean. Talde, familia edo norbanakoentzako zerbitzu ugari ematen ditu. Lo egiteko oheak, gela irisgarriak. Gosaldu, bazkaldu edo afaltzeko jatetxea. Menu aukera zabala. Aisialdi eskaintza, tailerrak. Mendi ibilaldietarako abiapuntu edo helmuga ezin hobea.

JAIAK ETA FERIAK

Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.

fiestas_ferias.jpg
captura-de-pantalla-2017-01-20-a-las-11.57.50.png

LEHIAKETAK ETA BEKAK

Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.

Select your language

Urretxuko udala