Berriak

Featured

"FIGURA TE" Carlos Orlandoren erakusketa urrian

 Urriaren 6tik 22ra Carlos Orlando artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "FIGURA TE". "Analógico vs digital" 

Inaugurazioa urriaren 6an izango da, 18:00etan. 

TXANGO MINERALOGIKOA ERRIOXARA: Navajún – Cervera del Río Alhama

Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira. Bertan kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dira eta arratsaldean, itzulerako bidean, Pirineoko orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera izango dugu.

sari banaketa
Featured

URRETXUKO SANTA ANASTASIA JAIAK 2023

Badatoz Santa Anastasia Jaiak! Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.

Featured

XXXIV. Herri arteko Folklore Jaialdia

Irailaren 9an ospatuko da XXXIV. herriarteko folklore jaialdia Urretxun, Lurra dantza taldeak antolatuta, Urretxuko Udalaren laguntzarekin. 

Featured

"Gorputza ez dugu osorik. Arte de sofá (de 2 plazas)" erakusketa irailean

 Irailaren 8tik 24ra Clara Probanza eta Concetta Probanzaren artisten erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Clara Probanza eta Concetta Probanza, edo alderantziz. Lagunak, konplizeak, ahizpak... 

Inaugurazioa irailaren 8an izango da, 19:00etan. 
Featured

GASTRONOMI LEHIAKETA: BAKAILAOA PIL PIL ERARA

Goierri KEk UZ Ikastolaren lekukoa hartu du Santa Anastasiako lehiaketa grastronomikoaren antolakuntzan

Featured

Aurtengo Sta. Anastasietako programaren azala Miriam Bikuñarena izango da

Miriam Bikuña Vielbak irabazi du Urretxuko jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa, BETIKO JAIAK BAI, MODERNO ERE BAI lanarekin.  Zazpi lan aurkeztu dira eta bi bozkatuenak egile berak aurkeztutako biak izan  dira

sari banaketa
Featured

Sarituak Urretxu eta Zumarragako 2023ko Lore Sariketan

Uztailaren 14an banatu ziren 35. Lore sariketako sariak. Aurten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean  izan zen sari banaketa, etxeko leiho, balkoi eta baserrrietako atariak lorez apaindu dituzten herritarren artean.

Featured

GELTOKIETAKO JAIAK 2023

Uztailaren 7an hasi eta 9rarte Geltokietan jai giroa nagusi. Hemen egitarau osoa: 

GELTOETAKO JAIAK 23 tx.pdf
Popular 8.65 MB
06/07/2023 13:57:39

 

 

Featured

San Juan 2023 argazkiak

Featured

Santa Anastasia jaien antolaketa bilera

Adi! Uztailaren 4an Santa Anastasia Jaiak antolatzeko hitzordua duzu. Etorri eta parte hartu. Udaletxeko portaloian egingo dugu bilera, 18:00etan. Gainera, Euskal Jaia eguneko karroza ibilaldian parte hartzeko izen ematea ere zabalik dago.

Featured

Sariak banatuta Aire libreko pintura lehiaketan

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Aire libreko Pintura Lehiaketa ekainaren 17an egin zen eta hemen dituzue sarituak.

Urretxuko udala