Berriak

Featured

3 egunean zehar “Gerninako Arbola” ereserkia protagonista izan da Urretxun

  •  Azaroaren 23tik 26ra Gernikako Arbola ereserkiaren inguruan hitzaldia, kantaldia eta jaia antolatu dira.
  • Igandeko ekitaldiak Euskal Herri osoko kultur eta gizarte eragileak batu zituen
Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko VI. Argazki Lehiaketa - Irabazleak

Azaroaren 24an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 25 heldu eta 9 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!

Featured

SAN MARTIN ZOZKETAKO ZENBAKIAK

Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen. Han izan ziren Herri kirol taldea, Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta   eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.

Featured

Iparragirreren Gernikako Arbola protagonista datozen egunotan

Joxe Mari Iparragirrek sortutako Gernikako Arbola Euskal Herriaren ereserkia dela aldarrikatzeko hainbat ekitaldi egingo dira Urretxun, hain zuzen ere azaroaren 23, 24 eta 26an.

Featured

SAN MARTIN EGUNA 2023

Aurtengo San Martin Jaian, azken urteotan bezalaxe, auzotarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.

Featured

"ITSASOA, MENDIA, HIRIA" Amaia Aranzabalen erakusketa azaroan

 Azaroaren 10etik 26ra Amaia Aranzabal artistaren akuarela erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "ITSASOA, MENDIA, HIRIA" 

Inaugurazioa azaroaren 10ean izango da, 18:00etan. 
Featured

35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

Astelehenean hasi zen Urretxuko Udalaren Urrelur Museoak antolatutako 35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea. Hemen duzue egitaraua.

Euskal Jaia.
Featured

XXXV. Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketa

Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 24a arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 15ean izango da. Hementxe informazioa.

Featured

37. UDAZKENEKO MUSIKA ZIKLOA

Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 37. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Anastasia jaietako VII. argazki lehiaketaren sari banaketa 2023

Urriaren 6an banatu ziren 2023ko Santa Anastasia jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.

Featured

"FIGURA TE" Carlos Orlandoren erakusketa urrian

 Urriaren 6tik 22ra Carlos Orlando artistaren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "FIGURA TE". "Analógico vs digital" 

Inaugurazioa urriaren 6an izango da, 18:00etan. 

TXANGO MINERALOGIKOA ERRIOXARA: Navajún – Cervera del Río Alhama

Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira. Bertan kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dira eta arratsaldean, itzulerako bidean, Pirineoko orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera izango dugu.

Urretxuko udala