NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 banatuko ziren irabazleei: Mikel Fernández Callejo (urretxuarra), Ainhoa Andueza San Miguel, Mikel Aiertza, Joan Carles Gonzalez Pujalte eta Marta Mariño Mexuto.
NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 banatuko ziren irabazleei: Mikel Fernández Callejo (urretxuarra), Ainhoa Andueza San Miguel, Mikel Aiertza, Joan Carles Gonzalez Pujalte eta Marta Mariño Mexuto.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta martxoaren 1ean banatuko dituzte sariak irabazleei:
Mikel Fernández Callejo (urretxuarra), Ainhoa Andueza San Miguel, Mikel Aiertza, Joan Carles Gonzalez Pujalte eta Marta Mariño Mexuto.
Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.
Urtarrileko hilabetean egin ohi bezala, Aizpurunea kultur etxeko arte tailerrean berriro elkartu dira Josu Maroto, giza irudia eta akuarela tailerren zuzendaria eta Maialen Fidalgo, Urretxuko Udaleko sustapen soziokulturaleko zinegotzia aurtengo programazioaren berri ematera.
Urtarrilaren 19an, 19:00etan, dantza, musika eta hitza uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Urretxuko Labeaga aretoan, sarrera librearekin. Aurkezpena Maialen Fidalgo eta Andoni Salamerok egin dute.
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2024ko arte eszeniko egitarauaren programa aurkeztu dute.
Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 3an, izan zen, Urretxuko udaletxean, 19:00etan.
Pasa den azaroan Liss Evermore bertako idazleak bere azken lana aurkeztu zigun liburutegian. Orain urtarrilean aukera izango dugu berak gidatutako Literatura tailerrean parte hartzeko.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.
Abenduaren 15ean banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan da: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 39 heldu eta 2 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria.