Ekainaren 18an, 18:00etan, Udaletxeko portaloian Euskal Jaiaren inguruko bilera irekia egingo da.
Ekainaren 18an, 18:00etan, Udaletxeko portaloian Euskal Jaiaren inguruko bilera irekia egingo da.
Martxan da Santa Anastasia Jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa.
Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Oinarriak hementxe bertan dituzue.
San Joan gertu dugula eta, hemen duzue hainbat gairen azalpena.
Ekainaren 4n Urretxuko Santa Anastasia Jaiak antolatzeko bilera egingo da, 18:00etan, udaletxeko portaloian. Eta hemen dituzue egitarauaren azala aukeratzeko oinarriak.
Maiatzan "Gure begiradak" Urretxu eta Zumarragako ARGAZKIA ELKARTEko kideen argazki erakusketa inauguratuta Juan de Lizarazu aretoan.
Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak, haurrentzako zientzia tailerrak, txangoa eta ate irekien eguna dira aurtengo proposamenak.
Apirilean "Metalaren arrastoak" argazki erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, Eduardo Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli argazkilariena.
Urretxuko Udalak autobusa antolatu du, apirilaren 27an, Gorka Hermosa Urretxuarrak JM Iparragirreri idatzitako “Urretxutik Mundura” obra sinfoniko-korala gozatu ahal izateko.
Lore eta landare azokaren XVIII. edizioa izango dugu apirilaren 21ean, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.
Udaberriko oporretan, apirilaren 2tik 5era, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.
Urretxuko Udalak 2024 urteko lehenengo erakusketa aurkezten du, Eli Mendia herritarrarena. “Padurak eta itsas beherak” akuarelak erakutsiko dizkigu.