Kultura-Gazteria

38. UDAZKENEKO MUSIKA ZIKLOA
Featured

38. UDAZKENEKO MUSIKA ZIKLOA

Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 38. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.

Javier Arratibel Goiargi abesbatzako zuzendariak eta Maialen Fidalgo kultura zinegotziak prentsaurrekoa eskaini zuten zikloaren berri emateko.

Azpimarratu zuten zikloa oso errotuta dagoela herrian eta horren seinale dela edizio kopurua, 38 dagoeneko, San Martin de Tours eliza bete egiten dela zikloa ospatzen den bakoitzean. Goiargiren lana ere eskertu zuten Udaletik, abesbatzako kideak eta beraien laguntza ezinbestekoak baitira ziklo hau antolatzeko eta gainera izaera berezia ematen diote. Biok luzatu zioten publikoari gonbidapena zuzeneko musika koralaz disfrutatzeko.

Ondoren, Musika zikloan parte hartuko duten taldeak eta kontzertuen datak jakitera eman zituzten eta sarrera doakoa dela gogorarazi zuten eta guztiak San Martin de Tours elizan egingo direla, 19:00etan. Hona hemen bakoitzaren informazioa.

 

Urretxuko udala