Berriak

Featured

Lore eta landare azokaren irudiak

Maiatzaren 4n, lore eta landare azoka egin zen Urretxun, eskun lan tailerrak eta Iparragirre Balerdi bandaren musikak girotuta.

Featured

Urretxuko XIX. lore eta landare azoka

Maiatzaren 4n, lore eta landare azokaren XIX. edizioa izango dugu, 09:00etatik 14:00etara, Gernikako Arbola plazan.

Featured

Pazko asteko oporraldian ekintzak

Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan eta saski baloi kanpusa Aldiri kiroldegian. Gainera, Urrelur museoa ere zabalik egongo da pazko astean eta dagoeneko iragarri du maiatzean zehar museoen egunaren inguruan antolatutako ekintza egitaraua.

Featured

Udaberriko oporretan aisialdi eskaintza

Udaberriko oporretan, apirilaren 22tik 25era, ohi moduan, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza izango dugu herrian Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten 0-2 urtekoentzako txokoa ere izango da.

Featured

Santa Anastasia jaiak 2025: bilera deialdia

 

Datorren asteartean, martxoaren 18an, Urretxuko Santa Anastasia Jaiak antolatzeko bilera egingo da, 18:00etan, udaletxeko portaloian. Animatu parte hartzera! 

Featured

Matilde Sainz Osinagaren erakusketa Urretxun

Martxoan erakusketen denboraldi berriari eman diogu hasiera Matilde Sainz Osinagaren "BIDE NAGUSIAREN BILAKETA ARTEAN" akuarela erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, martxoaren 7tik 23ra.

Featured

Iparragirre Sariak 2025 lehiaketaren deialdia egin da

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2025 lehiaketarako deia egiten dute. Hemen duzue informazio guztia.

Featured

"Izanaren artea" Labeaga aretoan aurkeztuko da

Arteria proiektuaren barruan sortutako lana da "IZANAREN ARTEA" eta Marta Lopez de Gaunak, Andoni Salamerok eta Gorka Larrañagak  martxoaren 14an, 19:00etan, Labeaga aretoan aurkeztuko digute.

Featured

Inauteriak 2025

 Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.

Featured

Arteria proiektua: herri sortzaileei bultzada

Arteria proiektua gizarte berrikuntzako ekimena da, artea eta giza eskubideak uztartuaz gizarte eraldaketa sustatu nahi duena. Aurkezpena egin da Urretxuko udaletxean.

Featured

Arte Ikastaro eta erakusketa programazioa aurkeztu da

Urte hasieran egin ohi bezala, Aizpurunea kultur etxeko arte tailerrean berriro elkartu ziren Josu Maroto, giza irudia eta akuarela tailerren zuzendaria, Maialen Fidalgo, Urretxuko Udaleko sustapen soziokulturaleko zinegotzia eta Carlos Mediavilla, Urretxuko argazkilaria.

Featured

Bertso eskola antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek, herriko haur eta gaztetxoentzat

Ahozkotasuna eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, otsailetik aurrerako astearteetan, 16:45etik 17:45era.

Urretxuko udala