Berriak
Featured
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 48 lagun, 41 heldu eta 7 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Featured
Jon Luqui eta Rosa Maiza, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria.
Featured
SARRERAK AGORTUTA! Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2024 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.
Featured
Azaroaren 22an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: guztira 26 pertsona. ZORIONAK!
Featured
Banatu dira San Martin eguneko sariak: bi urdaiazpiko eta rifatan jasotako dirua.
Featured
Azaroaren 16an, larunbata, Pau Alabajos kantautore valentziarrak kontzertu solidarioa eskainiko du 19:00etan Urretxuko Labeaga Aretoan. Jatorriz Torrentekoa da, l'Horta Sud eskualdekoa, urriaren 29an Valentziako herrialdearen zati bat suntsitu zuen DANAk gehien kaltetu zuenetako bat.
Featured
Azaroan "EZKUTUKO DENBORA" Vicente Iriondo margolariaren erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, azaroaren 15etik abenduaren 1era.
Featured
Festa arrakastatsua antolatu zuten beste urte betez San Martineko auzotarrek
Featured
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 22ra arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 18an izango da. Hementxe informazioa.
Featured
Aurtengo Urrelur astea urriaren 28tik azaroaren 3ra luzatuko da, baina lehenengo ekintza larunbat honetan bertan izango da irteera mineralogiko paleontologikoarekin.
Featured
Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 38. edizioa, ohi moduak Urretxuko Udalak eta Goiargi abesbatzak lankidetzan antolatuta.
Featured
Errioxako paleontologiaren bi zutabe garrantzitsu bisitatuko ditugu: IGEA, bere interpretazio zentroa, dinosauroen alorrean mundu mailako aurkikuntza nabarmenekin eta bere zuhaitz fosil ospetsuarekin. ARNEDOko Natur Zientzien Museoa ere bisitatuko da, bertan, Errioxako aztarna mineralak eta fosilak daude.

