Berriak

Featured

122 familia euskararen sua zainduz

Urretxu-Zumarragako hiru ikastetxeetako LH1eko familia guztiek hartu dute parte “Euskararen kriseilua” proiektuan. Zelai Arizti antzokian izan zen azken ekitaldia

Santa Lutzi Ardo dastaketa
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua abenduaren 12an

SARRERAK AGORTUTA! Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2024 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian. Berarekin batera, Mikel Garaizabal enologoa ere arituko da ekitaldia dinamizatzen.

Featured

Mintzodromoa antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek larunbaterako

Urretxuko udaletxeko portaloian izango da, eta, hitz-aspertuaz gozatzeko aukeraz gainera, musikaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango da herrietako gazteen eskutik

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko VII. Argazki Lehiaketa - Irabazleak

Azaroaren 22an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: guztira 26 pertsona. ZORIONAK!

Featured

Azaroaren 25eko adierazpena

Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta

Featured

San Martin 2024 sari banaketa

Banatu dira San Martin eguneko sariak: bi urdaiazpiko eta rifatan jasotako dirua.

Featured

Urretxuko Udalaren araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketaren Aurretiako Kontsulta

Urretxuko Udalaren araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketaren Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  urretxu@urretxu.eus

Featured

Gainzuri- Convento azpieremuaren inguruko bilera

Gainzuri- Convento azpieremuaren inguruko bilera egingo da azaroaren 19an, 18:30ean Udaletxean.

Euskal Jaia.
Featured

Valentziarekin kontzertu solidarioa Pau Alabajosen eskutik Urretxun

Azaroaren 16an, larunbata, Pau Alabajos kantautore valentziarrak kontzertu solidarioa eskainiko du 19:00etan Urretxuko Labeaga Aretoan. Jatorriz Torrentekoa da, l'Horta Sud eskualdekoa, urriaren 29an Valentziako herrialdearen zati bat suntsitu zuen DANAk gehien kaltetu zuenetako bat.

Urretxuko udala