Berriak
Urriaren 4an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2024an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan egin zen emanaldian. Urriaren 4tik 13ra lehiaketako lanen aukeraketaren erakusketa bisitatu ahalko da Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30 - 20:30 (urriak 7 astelehena itxita).
Zainketen Tokiko Ekosistema udal, eskualde eta lurralde mailako gizarte eta osasun zerbitzuak biltzen dituen estrategia bat da, arreta pertsonalizatua eskaintzeko helburuarekin, eragile komunitarioen laguntzarekin. Bost dimentsio ditu, eta hemendik aurrera udal eraikin ezberdinetan jarritako bost panel didaktikotan irudikatuta egongo dira.

