Berriak

Euskal Jaia.
Featured

Urretxu - Zumarragako 2024 pintura lehiaketaren emaitza

Urriaren 4an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2024an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan egin zen emanaldian. Urriaren 4tik 13ra lehiaketako lanen aukeraketaren erakusketa bisitatu ahalko da Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30 - 20:30 (urriak 7 astelehena itxita).

Featured

“Lehen sorospenak 65 urtetik harago” hitzaldia

Urretxuko +65 Foroak lehen sorospenei buruzko hitzaldia antolatu du datorren urriaren 24rako, arratsaldeko 17:00etan, Aizpuruenea Kultura Etxean, Urretxuko Gurutze Gorriaren eskutik.

Featured

Azaroan, Urretxu lodifobiaren kontra

Lodifobiaren kontrako ekintzak antolatu ditu Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzuak datorren hilerako.

Featured

Aurrekontuak 2025: partehartze bilerak

Urretxuko Udalak, urtero bezala, egun hauetan auzo bilerei hasiera emango die, 2025rako aurrekontuak egiteko partaidetza-prozesuaren barruan.

Featured

Urretxuko zaintzarako tokiko ekosistema herriko hainbat gune estrategikotan jarritako 5 panelek irudikatuko dute

Zainketen Tokiko Ekosistema udal, eskualde eta lurralde mailako gizarte eta osasun zerbitzuak biltzen dituen estrategia bat da, arreta pertsonalizatua eskaintzeko helburuarekin, eragile komunitarioen laguntzarekin. Bost dimentsio ditu, eta hemendik aurrera udal eraikin ezberdinetan jarritako bost panel didaktikotan irudikatuta egongo dira.

Featured

YOGA PROGRAMAREN 2024/2025 IKASTURTERAKO TALDEAK PREST

Hona hemen, Urretxuko 65 urtetik gorakoentzako Yoga Programaren 2024/2025 ikasturterako taldeak osatzeko esleitutako plazen zerrenda ordenatua. 

Featured

Auzobusa zerbitzuan aldaketak Santa Anastasia jaietan

Urretxuko jaiak direla eta honako aldaketak izango dira: 

Featured

Lapurretak herriko dendetan

Urretxun bart izan diren lapurreten aurrean, Urretxuko Udalak horiek gaitzetsi nahi ditu eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi die herritarrei.

Featured

Santa Anastasia: trafikoan aldaketak.

Santa Anastasia jaiak direla eta, Irailaren 20tik 23ra hainbat neurri hartuko dira, trafikoan eta autobusen maiztasunean eragina izango dutenak.

Era berean, jakinarazi,  irailaren 16tik 26ra bitartean eten egingo dela araututako aparkatze-zerbitzua.

Urretxuko udala