Berriak

Featured

Margoketa lanak Aparizion

Urtarrilaren 13an, astelehenean,  GI-3771 errepideko zorua margotzeko lanak egingo dira Mugitegi poligonora sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean. Lan horiek eragina izango dute errepide-arte horretako zirkulazioan.

Featured

Pentsiodunentzako Opor eta Termalismo programak

IMSERSO-k antolatzen dituen pentsiodunentzako Opor eta Termalismo programetan izena emateko epea irekia dago jada.

Featured

2024ko Santa Lutziko argazki rallyaren sari banaketa

Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 3an, izan da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 19:00etan.

* Irudian Gorka Gómezen bildumako argazkia.

Featured

2025an +65 Foroan parte hartzeko deialdia

2025ko +65 foroan parte hartzeko deialdia egiten du Urretxuko Udalak.

Urtarrilak 23ko saioan, abiapuntu bezala, urteko planifikazioa eta edukiak finkatuko dira parte hartze prozesu baten bitartez.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sari banaketa

Abenduaren 18an banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Featured

Urretxuko Udalak 46.000 euro lortu ditu Europatik, 15 neraberekin Erasmus+ elkartrukea garatzeko, 2025ean

Schwarzenbruckeko nerabeekin egingo dute elkartrukea: apirilean, Schwarzenbruckera joango dira astebetez, eta Urretxura udazkenean etorriko dira

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feriak kalitatea oinarri

Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 48 lagun, 41 heldu eta 7 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi Feria 2024

Jon Luqui eta Rosa Maiza, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. 

Featured

Urretxuko Udalak goi-mailako Bikain ziurtagiria erdietsi du

Urretxuko Udalaren jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila gorena aitortu dio Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak

Urretxuko udala