Berriak
Featured
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.
Featured
Ahozkotasuna eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, otsailetik aurrerako astearteetan, 16:45etik 17:45era.
Featured
Urretxuko Udalak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak 2025 urtean egingo dituen bileretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Featured
Emanaldia martxoaren 15ean izango da, 19:00etan, Labeaga aretoan
Featured
Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea sortu zen Montserraten, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Euskal Herriko 60 herri eta hiriren partaidetzarekin, eta Urola Garaiko lau udalerrietatik hiru ere elkartean daude.
Featured
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, datorren asteko Fitur Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko diren bost atrakzio turistiko ezagutarazi ditu gaur, eskualdetako berrikuntza eta garapen agentzietako ordezkariekin batera. Aurkezpenean izan da Urretxuko alkate eta UGGASAko, eskualdeko sustapen turistikoaren arduraduna den Urola Garaiko Garapen Agentziako presidentea, Jon Luqui.
Featured
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2025eko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.
Featured
Urretxuko Udalak euskal sukaldaritza eta munduko sukaldaritza batzen dituen Sukaldanitzak tailerretan izena emateko epea ireki du. Doakoak dira eta urtarrilaren 25ean, otsailaren 8an eta 22an, eta martxoaren 15ean (larunbatak) egingo dira Goierri elkartean.
Featured
Urretxuko eta Zumarragako Udaletako Euskara Sailek negurako antolatuko dituzken egitarauaren berri eman dute. Alex Gonzalez eta Josu Idigoras Euskara Batzordeburuek egitarau hau antolatzeko azaroan izan zen momentu parte-hartzailean herritarrek eta elkarteek erakutsitako prestutasuna eskertu dute.