Berriak
Featured
UZ trail mendi lasterketaren inguruan antolatu da hirugarren aldiz argazki lehiaketa hau. Urretxu eta Zumarragako mendietan zehar osatuko dute lasterkariek bidea martxoaren 23an. Hemen dituzue argazki lehiaketaren oinarriak.
Featured
Martxoan erakusketen denboraldi berriari eman diogu hasiera Matilde Sainz Osinagaren "BIDE NAGUSIAREN BILAKETA ARTEAN" akuarela erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, martxoaren 7tik 23ra.
Featured
Urretxuko Udalak, +65 Foroaren eskutik “Musikoterapia esperientzia” ikastaroaren aurkezpena antolatu du martxoaren 20rako.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2025 lehiaketarako deia egiten dute. Hemen duzue informazio guztia.
Featured
Udalaren hainbat kirol, kultur, hezkuntza eta aisialdi eraikinetan hasi badute ere, gainerako zerbitzuei zabalik dago kanpaina
Featured
Arteria proiektuaren barruan sortutako lana da "IZANAREN ARTEA" eta Marta Lopez de Gaunak, Andoni Salamerok eta Gorka Larrañagak martxoaren 14an, 19:00etan, Labeaga aretoan aurkeztuko digute.
Featured
Urretxuko Udalak urrats berri bat eman du adinekoen zaintzarekin eta ongizatearekin duen konpromisoan, BIZI OSASUNTSU programaren aurkezpenarekin. Zahartze osasungarria ikuspegi integral batetik sustatzeko diseinatutako programa da, osasun fisikoa zein mentala jorratuz.
Featured
Urretxuko Udalak, Gizarte Zerbitzuen Sailaren bitartez, "Hariak Ekosistemaren Topaketan" parte hartu du gaur, Donostiako ARIMA Hotelean. ADINBERRI Fundazioak antolatutako jardunaldi honetan, "ADINBERRI-HARIAK" 2024 dirulaguntzen deialdiaren proiektu onuradunak aurkeztu dira, baita KORALE proiektu europarraren aurrerapenak ere, biak nahi ez den bakardadeari aurre egiteko.
Featured
Badatoz aurtengo Inauteriak ekintzez beterik. Hona hemen bi herrietako udalek eta elkarteek antolatutako ekintza sorta.

