Berriak

Featured

2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia.

Eta aurtengo edizioan, norbanakoez gain, entitateak izango ditugu protagonista; hau da, erakundeak, ikastetxeak, elkarteak, klubak, enpresak, establezimenduak…

Featured

Kirol eskaintza:ikastaroak

2020ko laugarrren hiruhileko kirol eskaintza prest dago.

Urretxuko KZgunea irailaren 2an irekiko da

Urretxuko KZguneak irailaren 2an irekiko ditu ateak berriro, 09: 00-13: 00 ordutegian.

Zentrora sartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 023 683 telefonora deituta.

Maskara derrigorrezkoa da, eta zentroak adierazten dituen segurtasun-neurriak bete beharko dira.

Featured

Igerilekuak2020: Inkesta

2020ko udal igerilekuen denboraldia bereziaamaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta osasun larrialdi egoera honetan eskainitako zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.

Featured

"Iparragirre: bihotzeko Jose Mari"

Abuztuaren 12an aipatu moduan, Iparragirre 2020 ez da amaitu, berriro hasi da, eta indarberrituta gainera.

Lehen zita handia irailaren 11n izango dugu, IPARRAGIRRE BIHOTZEKO JOSE MARI obrarekin,  Labeaga aretoan, eta aforo mugatuarekin ospatuko dena noski.

Obra honek  Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bildu ditu eta sormenaren protagonistak (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna…) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz. 

Featured

EHAAN argitaratu dira Euskadiko larrialdi plana eta Lehendakariaren aginte bakarra aktibatzen duten hiru arauak

Lehendakariak hartuko du bere gain "Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-LABI" izeneko Euskadiko Babes Zibileko Planean jasotako larrialdiko jardueren zuzendaritza bakarra eta koordinazioa.

Featured

Urretxun bakarrik bizi diren pertsonen inguruko diagnosia egin da

Udaletik FARAPI Koop. Elkartearen bitartez, Urretxun bakarrik bizi diren pertsonen inguruko diagnosia egin da

Abuztuan ere AUZOBUSA zerbitzua mantenduko da

Abuztuan zehar Auzobusa zerbitzua mantenduko da astelehenetik ostiralera 13:10etan eta 20:00 eta 12:20etan larunbatetan. Zerbitzua 8 plaza dituen taxi egokitu baten bitartez emango da.

Featured

Ostalaritzari zuzendutako neurri berriak

Euskadin bizi den egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, eta COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua argitaratu da, 2020ko ekainaren 18an argitaratutakoa eguneratzen duena eta gaur bertan indarrean sartu dena.

Urretxuko udala