Kultura-Gazteria

Haurrentzako ikuskizunak izango ditugu udazkenean
Featured

Haurrentzako ikuskizunak izango ditugu udazkenean

Covid-19 pandemiak sortu duen egoera dela eta, haurrentzako programazioa geldiarazita egon da baina Urretxu eta Zumarragako udalek berriro martxan jartzea erabaki dute ikuskizunak  eta antzerkia berreskuratuz, segurtasun protokolo guztiak betez.

2020 urte honetarako egitarau bereziki aberatsa antolatuta genuen, ekintza mota askorekin: antzerkia, tailerrak, aisialdiko eta oporretako ekintzak… eta gehienak familia plana modura, haurrek eta familiek elkarrekin disfruta zezaten.

Nahiz eta momentu honetan ezin dugun egitaraua bere osotasunean garatu, berreskuratu egin ditugu ikuskizun batzuk. Hona hemen hemendik urte bukaerarteko programazioa:

Emanaldi guztiak Labeaga aretoan izango dira, 17:00etan eta 5 euroko sarrerakin.

Bonodunak zuzenean joan daitezke GORDETA DAUKATE BERAIEN TOKIA eta takilan informatuko zaie bonoaren funtzionamenduaz. 

Urretxuko udala