Kultura-Gazteria

URRETXUKO UDALAREN ADIERAZPENA SANTA ANASTASIA JAIRIK EZ, EZTA JAI GIRORIK ERE
Featured

URRETXUKO UDALAREN ADIERAZPENA SANTA ANASTASIA JAIRIK EZ, EZTA JAI GIRORIK ERE

2020 URTEA COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak gure errealitatea eta mundua goitik behera eraldatu dituen urtea ari da izaten. Beste edozein urtetan egunotan ilusioz beterik ibiliko ginateke gure herriko Santa Anastasia jaiei begira, antolaketa lanetan, jai giroan… Baina AURTEN EZ, EZINEZKOA DA.

Uztailean argitasun handiz erabaki zen herritar eta jaietako eragileon artean, jarrera txalogarri bezain arduratsua erakutsiz,  aurten ez genituela Santa Anastasia jaiak ospatuko, ez betikoak ezta gaizki deituriko  “ez jaiak” ere. Zalantza izpirik gabe, denon osasuna lehenetsiz, eskuzabaltasunez UKO EGIN BEHAR DIOGU jaiek berekin dakarten pertsona elkartze eta pilaketari. https://youtu.be/LAQhlEQ3WEU

Horregatik Urretxuko Udala osatzen dugun talde politikok bat egiten dugu herri batzarrak hartutako  erabakiarekin eta herritarroi mezu hau helarazi nahi dizuegu:

    1. Herritarrok kontuan hartu behar dugu aurten ez dugula jairik ospatzen; ez ditzagun jaia egitera edo jende pilaketak egotera bultzatu ahal dituzten ekintza edo jarrerak izan, irailean zehar baina bereziki irailaren 18tik 21era, jaiak izango ziren asteburuan.

    2. Beste herri batean bizi zaretenoi, mesedez, gure herrira festa egitera ez etortzeko eskatzen dizuegu.

    3. Urretxuko Udaleko ordezkariok konfidantza osoa daukagu herritarrok beste behin ere elkar zainduko dugula, zentzuz jokatuko dugula, orain artean bezala.

    4. Izan gaitezen arazoaren konponbide eta ez oztopo. Ez diezaiogun utzi birusari gure herrian sakabanatzen eta kontrolatu ezin den egoera batera heltzen. Gure ekintzek ondorio larriak izan ditzakete gugan eta maite ditugun pertsonengan. Izan gaitezen zentzudunak eta jokatu dezagun errespetuz, beranduegi izan baino lehen.
      Datorren urtean jaiak ospatu eta elkarrekin egon ahal izateko, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da orain neurriak hartu eta elkar zaintzea. Ziur gaude hala egingo dugula.

ZENTZUZ JOKATU: JAIRIK EZ BADA, JAI GIRORIK EZ DAGOKIO IRAILARI.

 

AURTEN EZ

 

GORA URRETXU ETA URRETXUARRAK!

Urretxuko udala